Ikastola publikoak.

18/12/2020
440px-Bilbao_San_Anton_Atxuri.jpg

“Ez gaude prest administrazioaren esku uzteko ikastolak, herritik eta herriarentzat sortu baitziren”, erantzun dio Ikastolen Elkarteak “Euskal Eskola Publikoaz Harro” Plataformari, itunpeko ikastetxeak publiko egitea proposatu ostean. Frankismo bukaeraren garaian eta 80ko hamarkadan ikasleeen euskalduntzean izan zuen zeregina aitortuta, gogorarazi behar zaio Ikastolen Elkarteari “Herriaren” beharrak aldatu egin direla, eta euskalduntzearen, kulturartekotasunaren, inklusioaren eta gizarte kohesioaren gaur egungo erronkei aurre egiten diegunak eskola publikoetako hezkuntza-komunitateak garela.

Ibaiondo barrutian, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ikastolen alde egiten dute, besteak beste, instalazio berriak eta hobeak erraztuz; aldiz gure administrazioek ez diete behar bezala erantzuten maila sozioekonomiko baxueneko ikasle gehienen, atzerritar eta hezkuntza-premia bereziak dituzten familien eta hezkuntza Publikoaren aldeko apustua egiten dugun gainerako familien beharrei.

Zazpikaleetako, Atxuriko eta San Frantziskoko hezkuntza-komunitateek bi hamarkada baino gehiago daramatzagu gure auzoen inguruan Institutu berri bai eraikitzeko zain, eta hobekuntzak eta baliabide gehiago gure eskola publikoentzat itxaroten. Hala eta guztiz ere, ziur gaude gure eskola publikoek askoz hobeto erantzuten diotela gure auzoetako errealitateari, eta gure hezkuntza-proiektuak ikastolenak eta itunpeko ikastetxeenak bezain onak edo hobeak direla.

Ikastolen Elkarteak Sare Publikoan ez sartzeko eskubidean dago, baina ezin du diru publikoaren kontura “inposatu” sare publikoan, ikastoletan eta eskola erlijiosoetan oinarritutako “hezkuntza sistema propio baten” aldeko bere “interesdun” apustua. Itunpen eskolen pixkanako publifikatzekotasuna da Euskal gizarte kohesionatuago baterantz aurrera egiteko daukagun berme bakarra.

Jokin Alberdi Bidaguren (Errondagane Gurasoen Elkartea-Bilboko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataforma)

admineskola