Ikasle etorkinek elkarrekin egon nahi omen dute.

23/03/2021
14263633888692.jpg

Bilbon orain, edozein momentutan EAEko edozein herritan gerta litekeena gertatzen ari da.

Familia heldu berria ikastetxe publiko batean umeak matrikulatzen saiatu da. Ikasturtea hasita dagoenez, dokumentazioa Eskoraratze Batzordera bidali behar da. Batzorde horren ardura da epez kanpo datozen ikasleak modu orekatuan matrikulatzea ikastetxe publiko eta pribatu-itunduen artean. Batzordeak ikastetxe pribatu-itundu batera bidali ditu matrikulak. Ikastetxe pribatu horrek familiari erlijio katolikoa derrizgorrzkoa dela dio. Familiak, beste erlijiokoa denak, publikora joan nahi du kosta ahala kosta; argi dago ikastetxe pribatuan ez dela ongi etorria, ikastetxe horrek legeari muzin egiten bait dio bere matrikula oztopatzeko. Korapilo horren amaiera aski ezaguna da:

– Umeak eskola publikoan matrikulatuko dira, nahiz eta hor ikasle autoktonoen portzenajea txikia izan, eta ikastetxe pribatuan oso handia.

– Eskolaratze Batzordeak jarraituko du lanean: ikasleak esleituko ditu inolako jarraipenik egin gabe, legez kanpoko praktika guztien aurrean (kuotak kobratzea, erlijioa inposatzea, gutxieneko maila akademikoa exijitzea…) ez ikusiarena egiten.

– Ikastetxe pribatuak jarraituko du itundua izaten, gustuko ez dituen ikasleak uxatzen, eta diru publiko gehiago eskatzen.

Horra hor lankidetza publiko-pribatua eta familien eskubideak errespetatzea.

 

BEEP (Bilboko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforma)

 

 

admineskola