EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO



Kanpaina

Klik egin kanpainari buruz gehiago jakiteko


Materiala

Kanpaina aurrera eramateko materiala


Manifestua

Kanpainaren manifestua deskargatu




  • Euskara
  • Castellano

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

Hezkuntza publikoa osatzen dugun guztioi:

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak eta behean sinatzen dugun kolektibo eta elkarteok «Euskal Eskola Publikoaz harro» kanpainan parte hartzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Zuekin eta EAEko ikastetxe, eskola, haurreskola eta laguntza zentro (Berritzeguneak, Irale…) guztiekin jarri nahi dugu harremanetan helburu honekin bat egin dezagun: hezkuntza-sistema publikoaren defentsa.

KANPAINAREN HELBURUA

Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeriaren aurrean, gobernuak onartu nahi duen Hezkuntza Lege berriaren asmoaren atarian, eta Administrazioak hezkuntza arloan aspaldi hartu duen pribatizaziorako joeraz jakitun, Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarrikapena egitea.

ESKATZEN DIZUEGUNA

  • Bidali zaizuen “Euskal Eskola Publikoaz Harro” manifestuari atxikimendua ematea, Eskola Kontseiluaren edo Klaustroaren edo Guraso Elkartearen sinadura eta zigiluarekin.
  • Kanpainaren logoa eta leloa duen kartela inprimatu eta zuekin batera argazki bat ateratzea.
  • Kartela eta ateratako argazkia, lantokiko leku ikusgarri batean ipintzea, fisikoki eta zuen sare sozialen bitartez.
  • Zuen atxikimendua eta argazkia eskolapublikoazharro@gmail.com gure helbidera bidaltzea (gu arduratuko gara zabaltzeaz, bideo formatuan).

DENOK BATERA

Kanpaina, gure plataformatik sortu bada ere, zuena ere egitea nahiko genuke eta irakasle, ikasle edota familia guztiei zabaldu dadin zuen bitartekoak martxan jartzea. Jasotako atxikimendu guztiekin, prentsaurreko anitz bat emanez eta mobilizazio erraldoi batekin bukatuko genuke kanpaina hau.

Aldez aurretik, mila esker gurekin bat egiteagatik.

Denok batera, Euskal Eskola Publikoa defendatuko dugu.
Denona eta Denontzat baita!
Publikoaz harro, Gora Euskal Eskola Publikoa!


Gasteizko plataforma
Oiongo plataforma


Bilboko plataforma
Santurtziko plataforma


Goieskola


Confederación EHIGE


HEIZE (Sarean, BIHE) Zuzendaritza elkarteen
federazioa


Ernai


Ikasle Sindikatua


Sindikatuak:

STEILAS

LAB

CCOO

ELA


EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

A todos y todas las que formamos la Educación Pública:

Desde la Plataforma por la Escuela Pública Vasca de Vitoria-Gasteiz os queremos animar a participar en la campaña «Euskal Eskola Publikoaz harro» (¡Orgullosos y orgullosas de la Escuela Pública Vasca!). Nuestra intención es ponernos en contacto con todos los centros escolares, educativos, Haurreskolak, centros de apoyo (Berritzegunes, Irale, etc.) de la CAPV, para unir nuestras fuerzas con un mismo objetivo: la defensa del sistema público de enseñanza.

OBJETIVO DE LA CAMPAÑA

Ante la dejadez que sufre la red pública por parte del Departamento de Educación, a las puertas de una Ley de Educación que el Gobierno Vasco pretende aprobar próximamente, y alarmadas con la tendencia a la privatización que la Administración ha adoptado hace tiempo en materia educativa, expresar nuestra apuesta a favor de la Escuela Pública Vasca.

LO QUE PEDIMOS

  • Que mostréis vuestra adhesión al manifiesto «Euskal Eskola Publikoaz Harro» con la firma y sello del Consejo Escolar o del Claustro.
  • Que imprimáis el logotipo y el cartel con el lema de la campaña y os saquéis una foto con ellos.
  • Que coloquéis el cartel y la foto tomada en un lugar visible del centro de trabajo, y a través de vuestras redes sociales.
  • Que enviéis vuestra adhesión y foto a eskolapublikoazharro@gmail.com (nosotras nos encargaremos de difundirla en formato vídeo).

DE TODOS Y DE TODAS

Aunque esta campaña ha surgido de nuestra plataforma, queremos que la hagáis vuestra y que pongáis los medios de que disponéis para que llegue a todos las familias. Con las adhesiones recibidas, daríamos una Rueda de Prensa masiva y plural y, para acabar, organizaríamos una gran acción a favor de la Escuela Pública.

Gracias de antemano por uniros a esta iniciativa.

Todos y todas juntas defenderemos la Escuela Pública Vasca.
¡La única de todos y para todas!
Publikoaz harro, Gora Euskal Eskola Publikoa!


Gasteizko plataforma
Oiongo plataforma


Bilboko plataforma
Santurtziko plataforma


Goieskola


Confederación EHIGE


HEIZE (Sarean, BIHE) Zuzendaritza elkarteen
federazioa


Ernai


Ikasle Sindikatua


Sindikatuak:

STEILAS

LAB

CCOO

ELA


PARTE HARTU GURE KANPAINAN



Kanpaina

Klik egin kanpainari buruz gehiago jakiteko


Materiala

Kanpaina aurrera eramateko materiala


Manifestua

Kanpainaren manifestua deskargatu