Arartekoaren ustez, Ordiziako matrikulazio aldian jarduteko modua benetan salbuespena izan da.

06/11/2019
ararteko.jpg

Arartekoaren ustez, Ordiziako matrikulazio aldian jarduteko modua benetan salbuespena izan da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari ikasleak banatzean oreka handiagoa sustatzen laguntzeko neurri zuzentzaileak hartzea gomendatzen dio.

 

Ordiziako Eskola Publikoaren komunitateak Hezkuntza Sailari eskatzen dio Arartekoaren gomendioa aintzat hartzeko eta Udalarekin, gizarte eragileekin eta herritarrekin batera, Ordiziako elkarbizitza, aniztasunaren trataera, inklusioa eta euskalduntzea bultzatzeko beharrezkoak diren neurri eraginkorrak hartzeko.

 

Ararteakoaren azaroaren 6ko 2019R-517-19 Ebazpenean adierazten da, “Ordiziako Jakintza ikastolaren 2018-19 ikasturterako ikasleen matrikulazioa eta ikastetxean plazarik lortu ez zuten ikasleen matrikulazioa baimentzea, ohiko jokaerak kontuan izanda, jarduteko moduan salbuespena dela eta ez dela erabaki axolagabea suertatu”.

 

Arartekoaren ustez, “Jakintza ikastola HLBHIOko zuzendaritzak familiek egindako bigarren eta hirugarren aukeren eslaipenak praktikan gauzatzea ekidin egin zuen”.

 

Hezkuntza Saileko arduradunek Jakintza ikastola HLBHIOn planifikatutakoari unitateak gehitzearen erabakia familien borondatean funtsatuta justifikatzen badute ere”, Arartekoaren ustez, “bi ikastetxeen arteko desoreka areagotu baino ez du egin”.

 

Aurrekoari eutsiz, Arartekoaren ustez, “hezkuntza-programazioa zehaztean familien borondatea ezin daiteke irizpide bakarra izan. Hezkuntza Sailak plangintza egituratzean, irizpide horren ondorioak neurtu egin behar ditu familien borondateak ikasleak eskolatzean desoreka eragin baitezake, ikastetxeen konposizioan oreka eta eskola-siatemaren kohesio handiagoa sustatzearen helburua arriskuan jarriz”.

 

Herritarren eskubideak zaintzearen ardura duen erakundeak uste du “Hezkuntza Sailaren erabakia bestelakoa izan balitz, hau da, Urdaneta LHHI ikastetxe publikoan gehitu izan balituzte unitateak, agian, jatorria bertan duten ikasleen kopurua handiago izango zatekeela aipatutako ikastetxean”.

 

Ondorioz, Arartekoak Hezkuntza Sailari eskatzen dio “Ordiziako desoreka-egoera berriz aztertzeko. Era berean, Hezkuntza sailak hartutako planifikazio erabakiek 2019-20 ikasturterako izan dezaketen eragina aztertzeko eta eskolatutako ikasleak banatzean oreka handiagoa sustatzen laguntzeko neurri zuzentzaileak hartzeko gomendatzen dio”.

 

Aratekoaren txostena eta Ordiziaren eta eskola Publikoaren orainarekin eta etorkizunarekin dugun konpromisoa kontuan hartuta, zera eskatzen diogu Hezkuntza Sailari: Arartekoaren gomendioak jarrai ditzala eta herriko bi ikastetxeen desorekari irtenbidea eman diezaiola Ordiziako elkarbizitza, aniztasunaren trataera, inklusioa eta euskalduntzea bultzatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuz. Halaber, Udalari, gizarte eragileei eta herritarrei dei egiten diegu parte har dezaten, bakoitzak bere mailan, Ordiziako aniztasunari elkarbizitza eta inklusioa hobetuz erantzuteko.

 

Ordiziako Eskola Publikoaren Hezkuntza komunitatea

Gurutze Puyadena, Mabel Cia, Josune Lopetegi y María Albisu

Ikastetxe Publikoaren zuzendariak eta Guraso Elkarteen lehendakariak

admineskola