Topagunea Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean

29/03/20210
legebiltzarra-1280x960.jpg

Legebiltzarra-Hezkuntza Batzordea-aurkezpena

Legebiltzarra, Hezkuntza Batzordea

http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=120:10:105581411129543::NO:RP:P10_ID,SIGUIENTE_ANTERIOR,P10_TEXT_SHOW,P10_EXPAND:191636,SI,N,N&p_lang=eu

 

Martxoaren 29an Euskal Eskola Publikoaren aldeko Topaguneak Legebiltzarrean hitza hartu zuen. Hurrengo lerroetan gure aurkezpenaren sarrera irakurri ahal duzue eta aurreko  dokumentuetan aurkezpen osoa duzue.

Topagunearen baitan elkartu garenok, euskal eskola publikoarekiko harrotasuna adierazi eta hura ardatzean jarriz, euskal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu nahi dugu, herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera-berdintasunaren alde eginez.

 

Hezkuntza publikoaren garrantzia eta beharra aldarrikatzeaz gain, azken urteetan handituz joan den jatorri eta maila sozio ekonomikoarengatiko segregazioa salatu egin nahi dugu eta gizarte kohesioan dituen ondorioez pentsarazi eta bazterkeriaren eta berdintasun faltaren kontrako neurriak har daitezen exijitu nahi dugu.

 

Kide hauek osatzen dugu Topagunea:

Gasteizko, Oiongo, Bilboko,  Santurtziko, Oarsoaldeako, Astigarragako, Donostialdeako, Lasarte-Oriako plataformak, Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Komunitateak. Goieskola. EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea). HEIZE (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa). IKASLE SINDIKATUA, IKASLE EKINTZA, GAZTE KOMUNISTAK, IKASLE ABERTZALEAK. STEILAS, LAB, ESK eta CCOO.

admineskola


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *